Loreto Aramendi

Curriculum

Loreto AramendiLoreto Aramendi

Donostiako Koruko Amaren Bazilizako organo-jotzaile titularra da. Errezitaldi ugari eskaini ditu hainbat jaialditan Espainian bezela baita Italian, Belgikan, Errusian, Japonian, Norbegian, Canadan, Argentinan, Chilen, Inglaterran, Holandan, E.E. U.U. edo Frantzian ere.

2015. urtean disko bikoitza grabatu zuen Santa María del Coro, han dagoen Cavaillé-Coll organoa erabiliz. C. Franck, F. Liszt, J. Brahms eta Ch. Tournemire izan ziren grabatutako abestien egileak.

2017. urtean beste disko bikoitza grabatu du Saint Ouen de Rouen Cavaillé-Coll organoan, Louis Robilliarren transkripzioekin.

2020. urtean beste disko bikoitza grabatu du “Orlos, Clarines y otros Nazardos” Salamanca ko Katedralean eta  Santanyí parrokian, Mallorkan.

Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera-musikako goi titulazioak, Loreto F. Imaz, Esther Mendiburu eta Cristina Navajas ekin.

Baionako Eskualde Kontserbatorioan, Bernadette Carrau eta Esteban Landart irakasleekin organoa ikasi eta Urrezko Domina eta Lehenengo Saria eskuratu zituen, Hobekuntzako zikloaren bukaeran.

Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (C.N.S.M.D) Jean Boyer, Louis Robilliard eta J. Von Oortmersen irakasleekin lan egin zuen, Lehenengo Saria ” Mention trés bien” ekin eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala eskuratu, organo espezialitatean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat irabazi du bi urtez, eta baita Lartundo Fundazioarena ere epealdi berean.

Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta kalbezineko goi zikloaren amaieran Lehen Saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatea J. Rouvier irakaslearekin lan egin zuen.

Ondoren, hiru urtez bere piano-teknika landu eta hobetu zuen Bartzelonan Edith Fischer eta Jorge Pepi irakasleen eskutik.

Trebakuntzako ikastaro ugari egin ditu M. Radulescu, J. Oortmersen, W. Jansen, D. Moroney, R. Requejo, Roberto Szidon edo Sakharov bezalako irakasleekin, besteak beste.

Loreto Aramendi

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hainbat urtetan lan egin du, eta bi disko grabatu.

Kontzertuak ematen ditu bakarlari modura, eta hainbat taldetan, dela organo-jotzaile, piano-jotzaile edo klabezin-jotzaile modura. Bere errepertorioan garai eta estilo guztiak menderatzen ditu.

Psikologian lizenziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Gaur egun, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko irakasle da.

Loreto Aramendiren hurrengo kontzertuak munduan zehar izango dira. Estatu Batuetatik Norbegiara, Japonaitik Italiara. Frantzian, Finlandian, Italian, Holandan, Alemanian eta Estatuan emango dituen kontzertuak ahaztu gabe.

Kontaktoa: contact@loretoaramendi.com – Facebook - Loreto AramendiLoreto Aramendi – Facebook