Loreto  Aramendi

Curriculum

Loreto AramendiLoreto Aramendi

Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera-musikako goi titulazioak, Loreto F. Imaz, ESther Mendiburu eta Cristina Navajas ekin.

Baionako Eskualde Kontserbatorioan, Bernadette Carrau eta Esteban Landart irakasleekin organoa ikasi eta Urrezko Domina eta Lehenengo Saria eskuratu zituen, Hobekuntzako zikloaren bukaeran.

Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (C.N.S.M.D) Jean Boyer, Louis Robilliard, J. Von Oortmersen eta Liesbeth Schlumberger irakasleekin lan egin zuen, Lehenengo Saria ” Mention trés bien” ekin eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala eskuratu, organo espezialitatean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat irabazi du bi urtez, eta baita Lartundo Fundazioarena ere epealdi berean.

Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta kalbezineko goi zikloaren amaieran Lehen Saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatea J. Rouvier irakaslearekin lan egin zuen.

Ondoren, hiru urtez bere piano-teknika landu eta hobetu zuen Bartzelonan Edith Fischer eta Jorge Pepi irakasleen eskutik.

Trebakuntzako ikastaro ugari egin ditu M. Radulescu, J. Oortmersen, W. Jansen, D. Moroney, R. Requejo, Roberto Szidon, Claudio Brizzi edo Sakharov bezalako irakasleekin, besteak beste.

Errezitaldi ugari eskaini ditu hainbat jaialditan Espainian bezela baita Italian, Belgikan, Argentinan, Inglaterran, Holandan, E.E. U.U. edo Frantzian ere.

Loreto Aramendi

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hainbat urtetan lan egin du, eta bi disko grabatu.

Kontzertuak ematen ditu bakarlari modura, eta hainbat taldetan, dela organo-jotzaile, piano-jotzaile edo klabezin-jotzaile modura. Bere errepertorioan garai eta estilo guztiak menderatzen ditu.

Psikologian lizenziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Gaur egun, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko irakasle da. Halaber, Donostiako Koruko Amaren Bazilizako organo-jotzaile titularra da.

2015. urtean disko bikoitza grabatu zuen Santa María del Coro, han dagoen Cavaillé-Coll organoa erabiliz. C. Franck, F. Liszt, J. Brahms eta Ch. Tournemire izan ziren grabatutako abestien egileak Loreto Aramendiren hurrengo kontzertuak munduan zehar izango dira. Estatu Batuetatik Norbegiara, Japonaitik Italiara. Frantzian, Alemanian eta Estatuan emango dituen kontzertuak ahaztu gabe.  

  Kontaktoa: [email protected]Facebook - Loreto AramendiLoreto Aramendi – Facebook  

Compartir
FacebookpinterestlinkedinmailFacebookpinterestlinkedinmail